XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure aitaren ordezko izango danak, Lartaun'ek, ille beltza zun, bañan zurea azkoz ederragoa da.
Kizkur onek nere biotza esitua dauka.
- Losintxakerian ere badakizu.
Nun ikasi, Garoatxo?
- Biotz-barrenean gordeta neuzkan.
Aizeak ekartzen zizkidan, zure larru-ikurdian usaiakin batera.
Gure mendietako erreka garbietan ikusten nitun eta nere amets gozoetan zure musu gartsuaren zai ninduzun.
- Sugeak txoritxoa bezela, zuk ere ni lilluratu ninduzun.
Gure aginterri zabalean enda guztietako menpekoak baditugu.
Nubio'tar beltzak, bizar-kizkurdun asirio beltzaranak, Scitia'ko basati oriak eta begi-urdindun doixtarrak.
Bañan zure urre-ille bezin ederrik ez det egundaño ikusi.
Eguerdi-eguerdian Jerusalen'go eleiza-tellatuan eguzkiak jotzen duanian bezin oria dezu ille sorta.
Nere gogoa zureganatzeko, alako zerbait badezu.
Garoa'k bere bular-gañean estutuaz dio: - Zugandik ez nuke aldendu nai.
- Guda madarikatu au bukatzean, neronekin eramango zaitut.